Gure gizartea etengabeko eboluzioan dago eta honekin batera,
hezkuntzak ezinbestekoa du aldaketa ebolutibo honi aurre egitea. Beraz,
irakasleak hezkuntzan eman diren eta emango diren aldaketa hauei ere egin behar
dute aurre, formakuntza berri batekin alegia.
Formakuntza berria aipatzen dudanean, teknologia berriei
buruz ari natzaizue. Izugarrizko aurrerapenak jorratu ahal dira hezkuntzan ,
baina horretarako irakasleok gai izan behar gara alfabetatze teknologikoan,hausnarketan
eta teknologia berri hauek eskaintzen dizkiguten herramintetan, informazioan
eta komunikazioaren ikerketan.
Hau lortuz gero gizartearen eta eskolaren oreka bat lortuko
litzateke. Oso zaila badirudi ere, ezinbestekoa izango dugu honi buruz formatzea
eta formatzen jarraitzea nahiz eta metodología aldaketa ikaragarria darama
atzetik.
Web 2.0 plataformak ikasleei errealitatera eta gizartera
hurbiltzea eta gidatzea eskaintzen du. Gainera, aktiboki hartzen dute parte
plataforma honetan, beraiek baitira beraien ikaskuntza propioaren protagonistak.
Agorrezinezko errekurtsoak izango dituzte beraien sentsu kritikoa garatzeko.
Honez gain,estrategia erabilgarriak eskuratuko dute beraien oinarrizko
konpetentziak lortzeko.